'Ziztu bizian, euskaraz!' tailerra (Bermeo)
Bermeo. Berbalagunek antolatuta, Korrikaren balioak eta emozioak jolasaren bidez bizitzeko Ziztu bizian, euskaraz! tailerra egongo da urtarrilaren 29an [eguena], Euskal Gunean. Tailerra 6 eta 14 urte bitarteko umeei eta horien gurasoei zuzenduta dago eta aurretik izena eman beharko da, 607 60 95 80 telefono zenbakira deituta edota bermeoberba@gmail.com helbide elektronikora idatziz.