Zientziaz gozatzeko ikuskizun-tailerra (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Mad Science: ur tanta. Zientziaz gozatzeko ikuskizun-tailerra 3 urtetik gorako umeentzat, doan, martxoaren 26an (zapatua), 17:00etatik 18:00etara, Ekoetxea Urdaibain.
Ikuskizun tailer honetan ur tanta baten bizitza eta historia azalduko dute: “Ipuina uraren zikloa era erraz batean azaltzen duen metafora bat da”.
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.