'Zer gertatzen ari da Busturialdean osasungintzarekin?' hitzaldia (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Busturialdeko Kontseilu Sozialistak Zer gertatzen ari da Busturialdean osasungintzarekin? hitzaldia antolatu du uztailaren 7rako [astelehena], 18:00, Astran. Eskualdeko osasun langile bat izango da hizlaria. “Azken aste hauetan bereziki kezkagarria da eskualdean dagoen egoera; osasun zerbitzuaren gabezia, kolapso egoera, larrialdi-zerbitzuen itxiera mahaiganean etab. Honetaz eta gehiagotaz arituko gara hitzaldian”, azaldu dute antolatzaileek.