'Zeintzuk dira gure lan eskubideak ostalaritzan?' hitzaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Zeintzuk dira gure lan eskubideak ostalaritzan? hitzaldia, Ernaik antolatuta, ekainaren 7an (barikua), 19:00etan, Harizpen.
Eskualdeko Ernaiko kideek lau jardunaldi antolatu dituzte ekainerako, Busturialdeko oraina eta etorkizunaz kolektiboki gogoeta egiteko beharra ikusi dutelako eskualdean: “Ezartzen diguten eredu neoliberalaren aurrean duin lan, eta aske bizitzeko hautua dugunok gehiengo soziala garelako. Kontzientziak piztu, buruari eragin, eta kaleak aktibatzeko unea da. Horregatik, Ernai gazte antolakundeak ekainaren 20an mobilizatzeko deia egingo du: Busturialde duina gazteontzat!”. Hiru gairi helduko diete: ostalaritzako lan baldintzei, etxebizitzaren problematikan turistifikazioak duen eraginari, eta osasungitzari.
- Ekainak 11 (martitzena), Mundaka. Urdaibairen turistifikazioa eta etxebizitza auzia hitzaldia, 19:00etan, Tribisarrospen.
- Ekainak 19 (eguaztena), Forua. Zelan dago osasungintza gure eskualdean? hitzaldia, 19:00etan, Haitz Biribilen.
- Ekainak 20 (eguena), Gernika-Lumo. Busturialde duine guztiontzat! mobilizazioa, 19:30ean, Merkurion.