'Zahartze aktiboa, aldaketetara egokitzea eta heldu nagusiari heltzeko estrategiak' hitzaldia (Murueta)
Murueta. Lore Etxea Hirugarren Adineko Elkarteak antolatuta eta Muruetako Udalaren laguntzagaz, Zahartze aktiboa, aldaketetara egokitzea eta heldu nagusiari heltzeko estrategiak hitzaldia egongo da azaroaren 27an [eguena], 18:00etan, Muruetako Udaleko areto nagusian. Fision Osasun Zentroko ordezkariak izango dira hizlariak.