'Zaharberritzea' tailerra (Kortezubi)
Santimamiñeko teknikoen lanean murgiltzeko tailerra egingo dute ekainaren 30ean (domeka). Zaharberritzea tailerrean, aurkitutako aztarnak ikertu eta sailkatu ondoren, beraiekin objektu ezberdinak zaharberrituko dituzte.
7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako tailerra da (doakoa), eta bi txanda egingo dituzte: 11:30etan eta 13:00etan. Alde aurretiz erreserba egin behar da 94-465 16 57 telefono zenbakira idatzita edo santimamine@bizkaia.eus posta elektronikora idatzita.