VIII. Nazioarteko Putxera Lehiaketa
Morga. Morgako VIII. Nazioarteko Putxera Lehiaketa egingo dute urriaren 5ean (zapatua), Morgan.
Izen ematea egunean bertan izango da, 09:00etatik 11:00etara bitartean, putxera bakoitzeko bost euro ordainduta.
Jakinarazi dutenez, plater guztiak jendaurrean prestatu beharko dira, sutean ikatza zein egurra erabilita. Zehaztu dute parte hartzaileek Gernikako indaba edo Tolosako indaba gorria/beltza erabili beharko dutela, eta beharrezko osagaiak txorizoa, odolostea eta urdia direla.
Putxerak 12.30etik 13:30era bitartean aurkeztu beharko dituzte, eta bost sari banatuko dituzte.
Sariak:
1. saria: Txapela + pernil iberikoa + txaloki lotea + 200 euro.
2. saria: Paleta iberikoa + txakoli lotea + 150 euro.
3. saria: Lote iberikoa + txakoli lotea + 100 euro.
4. saria: Gazta + txakoki lotea + 75 euro.
5. saria: Gazta + txakoli lotea + 50 euro.
6tik 10era: Txakoli lotea + 20 euro.