'Uraren zikloa' familientzako tailerra (Ekoetxea Urdaibai)
Busturia. Uraren zikloa familientzako tailerra, martxoaren 27an (domeka), 11:00etatik 12:00etara, doan, Ekoetxea Urdaibain. 4 urtetik gorako umeekin parte hartu daiteke.
Parte hartzen dutenek esperimentu dibertigarri bat egingo dute material birziklatuak erabiliz, eta horren bidez, uraren zikloa eta dinamika ikusi eta ikasiko dituzte, modu oso ikusgarrian. Parte-hartzaileek etxera eroango dute sortutako esperimentua.
Izen ematea: 94-687 04 02/info.urdaibai@ekoetxea.eus.