Umeentzako tailerrak Euskal Herria museoan
Euskal Herriko kultura eta historia ezagutzeko tailerrak antolatu ditu Euskal Herria museoak. Apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an, haurrentzako tailerrak eskainiko dituzte, 11:00etatik 12:30era. 5 eta 10 urte bitarteko umeei daude zuzenduta tailerrak.
Aldez aurretik izena eman behar da.