Ume eta gaztetxoentzako tailerrak (Forua)
Forua. Aste Santuko oporretarako umeentzako eta gaztetxoentzako tailerrak antolatu ditu Foruko Udalak martxoaren 25, 26 eta 27an, J.M. Torrealday Kultur Etxean. Tailerrek bi orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 13:00era.
Ekintzak 2012 eta 2020 bitartean jaiotakoei zuzendutako ekintzak dira, eta sarrera doakoa izango da. Hala ere, leku mugatuak daudenez, aurretik izen ematea beharrezkoa izango da. Izena emateko epea martxoaren 20an bukatuko da.