Ume eta gazteentzat ekintzak, Kortezubin
Ehunzangoren eskutik, ume eta gaztetxoentzako ekintzak egingo dituzte otsailaren 12an eta otsailaren 26an, Kortezubiko ludotekan. 18:00etan umeentzat eta 20:00etan gazteentzat egingo dituzte.
Bi saioetarako aurretiaz izena eman behar da, 656 76 62 98 telefono zenbakira edo udaletxera deituta: 94-625 50 53. Udaletik zehaztu dute eguenak baino lehen izena eman behar dela.