Udaleku digitala (Muxika)
Muxika. Udaleku digitalean parte hartzeko aukera dute muxikarrek 12 eta 13 urte bitarteko gaztetxoek urriaren 6tik (astelehena) 10era (barikua) bitartean, 17:00etatik 19:00etara arteko ordutegian.
Ikastaroak Kanpamentu Digitala Ziberboluntarioen Fundazioak bultzatu ditu, Haurtzarorako Gaitasun Digitalen Programaren barruan, eta Digcomp ziurtagiria lortzea ere badakar.
Ikastaroak gaitasun digitaletan trebatzeko prestakuntza presentziala eskainiko die nerabeei, horretarako egokitutako jolasak, erronkak eta jarduerak prestatuko baitituzte antolatzaileek. Hain zuzen ere, Muxikakoak, sare sozialetan pribatutasuna lortzeko saioak izango dira, zaintzea oinarri hartuta eta aztarna digitalik ez uzteari buruzkoak. “Ziberjazarpenari buruz hausnartzea eta ideiak proposatzea da gure asmoa, baita ideiak proposatzea Internet errespetuzko gunea izateko”, azaldu dute antolatzaileek.
Diotenez, udaleku digitalean teknologia modu “sortzaile, positibo eta osasungarrian” erabiltzen ikasten dute izena ematen dutenek, “aditu digital bihurtuz”. Hala, gaztetxoek jolastuz, sortuz eta erronkak gaindituz “esperientzia paregabea” bizi dute: “Gainera, lagun berriak egiten dituzte teknologiak eskaintzen dien guztia aprobetxatuz”.