Txitxiburduntzi (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Goi-Zalek antolatuta, mendi irteera eta txitxiburduntzia. 09:30ean Gernika-Lumoko udaletxetik irtengo dira, eta 8-9 km ibilbidea egingo dute. Txitxiburduntzia Lumoko txokoan egingo dute, eta gero, oinez bueltatuko dira Gernika-Lumora. Txitxiburduntzia egiteko txorizoak Goi-Zalekoen kontura izango dira.
Prezioa: 3 euro (12 urtetik beherakoek doan).
Izen ematea otsailaren 17ra arte (eguena), 94-625 84 78 edo 639 64 67 23.