Txitxiburduntzi (Forua, Ereño eta Ajangiz)
Otsailren 11n, domekan, Ajangiz, Ereño eta Foruan egingo dute txitxiburduntzia.
Ajangizen 11:00etan bilduko dira Mendieta auzoko elizpean. Ereñon, Eleizalden elkartuko dira 10:30ean, bertatik ibilalditxoa egin eta Akordako Garbitokiraino iristeko. Behin bertan, txitxiburduntzia egingo dute, 12:00ak inguruan. Forutarrak 17:30ean udaletxe aurrean batuko dira. Ibilalditxoa egingo dute Baldatika auzora eta bertan egingo dute txitxiburduntzia 18:30 inguruan.