Txakolin Eguna (Mundaka)
Mundaka. Txakolin eguna, 11:00etatik aurrera. Herriko plazan jarriko dituzte salmahaiak. Bakioko Abio eta Busturiko Amunategi txakolin ekoizleak egongo dira, eta horrez gain, gaztak, patea, etxeko gozoak eta beste hamaika produktu salgai izango dituzte salmahaietan. Sasoiko produktuak eskaintzen dituen Zabaleko Urdaibaik ere parte hartuko du azokan. Bestalde, talo eta txorizo solidarioak prestatzen ariko dira udaletxeko arkupeetan. Urtero moduan, ekimen horretatik ateratzen duten dirua ongintzazko ekintza batera zuzenduko dute.