'Topa' kale antzerkia (Gernika-Lumo)
Kukai taldeak Topa kale antzerkia eskainiko du urriaren 5ean (zapatua), 12:30ean, Merkurion. Euskal Jaiaren barruko ekitaldia da.
Lau gazte plaza batean daude. Gure hirietako edozein plaza izan liteke. Musika entzundakoan gazteak dantzari ekin diote. Ohikoa da haientzat. Haien adierazpidea da. Dantzari esker dira diren bezalakoak.
Euskal dantza tradizionalean trebatutako dantzariak dira batzuk. Hip hop-eko dantzariak beste batzuk. Kaleak batzen ditu, haien bizi-esparruak, alegia. “Topa” ikuskizunak lau interpretatzaileren batura proposatzen du. Hala bada, nork bere jatorri artistikoei uko egin gabe, talde bizi eta energiko batean elkartuko dira, elkarrenganako ezagutzaren bidez interpretatzaileak aberastu ahal izan daitezen.
Kaleko adierazpen garaikideak dira, hirietako plazetan gaur egun elkarrekin aritzen direnak.
“Dantza tradizionalak eta hiriko kulturak kalea dute berezko adierazpen-eremutzat”
Koreografia: Jon Maya & Lluc Fruitos
Dantzariak: Ibon Huarte, Urko Mitxelena, Lluc Fruitos eta Clara Pons (Kukai Dantza & Brodas Bros)
Musika: Lacrymoboy (Jean Phillipe Barrios) Jantziak eta espazio eszenikoa: Ikerme Jimenez Teknikaria: Angel Agüero.
Ekoizpena: Nagore Martinez.
Banaketa: Doltza Oar-Arteta.