Tomax eta Muxugorri pailazoak (Bermeo)
Tomax eta Muxugorri pailazoen Hiru ipuin antzezlana taulagaineratuko dute gaur, 18:30ean, Bermeoko Nestor Basterretxea aretoan. Muxugorrik liburutegira joateko konbentzituko du Tomax, eta ipuinekin antzerkiak sortuko dituzte bertan. Sarrerak 4 euro balio ditu, eta lehiatilan edukiko dituzte salgai gaur 18:00etatik aurrera.
Plaza Prantzisko Deuna Atea, s/n, 48370 Bermeo, Vizcaya, Bizkaia.