Tailerra: 'Biziraupenerako sukaldaritza' (Bermeo)
Bermeo. Biziraupenerako sukaldaritza tailerra, 18 urtetik gorako emakumeentzat, otsailaren 6an (eguena), 09:00etatik 12:00etara, OLHUIn, Bermeoko Udalak antolatuta, eta Bermeoko OLHUIko ikasleen eskutik.
Tailer honetan, 5 euro baino gutxiagoko aurrekontuagaz, errezeta osasungarri eta zaporetsuak egiten ikasiko dute. Bertoko eta mundu zabaleko usaindun errezetak egingo dituzte.
Izena eman behar da: berdintasuna@bermeo.eus/ 688 63 84 49