Tailer didaktikoa: Jantziak eta apaingarriak
Argazkia: Santimamiñe. Azken domeka programaren barruan, Jantziak eta apaingarriak tailer didaktikoa egingo dute urtarrilaren 26an.
Bertan, Paleolitoko klima hotzari aurre egiteko jantzigintzak nolako garrantzia izan zuen ikasiko dute, eta baita aintzinako gizakien eskura zituzten baliabideak nola aprobetxatzen zituzten. 7 eta 12 urte bitarteko umeei zuzenduta dago.
Urtarrilaren 26an, 12:00etan, Santimamiñen.
OHARRA: Aldez aurretik erreserba egin behar da (94-465 16 57 – santimamine@bizkaia.eus)