Sustabizen jardunaldi parte hartzaileak (Gautegiz Arteaga)
Gautegiz Arteaga. Sustabizek bultzatuta, Urdaibai gure kirola sustatzen jardunaldi parte hartzaileak Gautegiz Arteagan, apirilaren 14an (domeka), 10:00etatik 13:30era bitartean, frontoian.
6 eta 4 urte bitartekoentzako jardunaldia izango da, eta trontzan, harrijasotzean, txinga eroatean, ingude jasotzean, sokatiran, esku pilotan, palan eta diziplina gehiagotan parte hartzeko aukera izango dute. Bertan egongo dira Inhar Urruzuno Sustabiz Herri Kirol Zentroko entrenatzailea eta goi mailako harrijasotzailea eta Enara Gaminde goi mailako pilotaria.
Harrijasotze eta trontzako erakustaldia Arkupe Sustabiz kirol elkarteko Ander Larruzeak, Uxue Lejarzak, Mikel Ugaldek eta Leire Astorekak eskainiko dute. Ostean izango dira esku pilota partiduak, eta 13:30etik aurrera, luncha; jakinarazi dute parte hartzaileentzako eta familientzako Urdaibaiko Esentziak egonog direla.