Sukalki eguna (Sukarrieta)
Sukarrieta. Sukalki eguna ospatuko dute maiatzaren 23an [zapatua], Sukarrietako parkean. Sukarrietako Udalak eta Sagarpe Txokoak antolatutako lehiaketan parte hartzeko errezeta tradizionala jarraitu beharko da, parkean kozinatu eta gutxienez sei erraziodun kazola aurkeztu.
Sustabiz Fundazioaren bitartez herri kirol parte hartzaileak ere egongo dira Sukarrietan, 10:30etik aurrera, frontoian.
EGITARAUA:
- 10:30. Pilota partiduak, Arkupe Sustabiz Kirol Elkarteko pilotariekin.
- 12:00. Herri kirol parte hartzaileak, ume eta familientzat. Herri kirolak eta arrauna ezagutzeko aukera.
- 13:00. Herri kirol erakustaldia: Gari Elorriaga (Gernika-Lumo), Patxi Bilbao (Amoroto), Ane Atxutegi (Usansolo) eta Jon Onaindia (Mendata).
- 14:00. Sukalki kazolen aurkezpena.
- 14:30. Sari banaketa.
- 15:00. Herri bazkaria..
