'Sorginen ehiza: sarraskiaren memoria berreskuratzen' erakusketa, ekainaren 17tik 23ra (Bermeo)
Sorginen ehiza: sarraskiaren memoria berreskuratzen erakusketa Kabidxen, ekainaren 17tik 23ra, 18:00etatik 21:00etara.
Suarekin eta udako solstizioarekin lotutako Euskal Herriko ohitura zaharrak aitzaki, Aro Modernoan (1500-1800) Europan eta Euskal Herrian izandako Sorgin Ehiza Handia ekarri nahi dute gogora erakusketagaz. 100.000 emakume baino gehiago sutan erailda eta milioi bat baino gehiago larri zigortuak, Europan. Emakumeen sarraski handi bat izan zen: Feminizidoa.
Akusatuak izan ziren euskal emakumeenganako hurbilketa egin nahi dute eta Bermeoko 1616ko gertaerak ezagutzera eman.