Skate tailerra (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak antolatuta, skate tailerra egingo dute apirilaren 8an [eguaztena] eta 9an [eguena], 11:00etatik 13:00etara, Ametzagako skate parkean. 8 eta 14 urte bitarteko gazteentzako tailerra izango da, eta gehienez 15 lagunek parte hartu ahalko dute.
Izen-ematea dagoeneko zabalik dago. Kirol instalazioetako abonatuek aplikazioaren, webgunearen edo kiroldegiko harrerako makinaren bidez eman beharko dute izena; abonatu ez direnek, berriz, kiroldegian bertan formalizatu beharko dute inskripzioa.