San Roke jaiak (Bermeo)
Bermeo. Eratu berria den Bizirik Tonpoi-Tala auzo elkarteak garai bateko San Roke jaiak berreskuratu gura ditu eta, horretarako, bi eguneko egitaraua prestatu dute abuztuaren 15 [barikua] eta 16rako [zapatua].
San Roke jaietako egitaraua:
Abuztuak 15, San Roke bezpera.
- 18:00. Txupinazoa eta txosna ireki,
- 18:30. Txokolatada (bakoitzak bere edalontzia eraman).
- 19:30. Karaokea.
Abuztuak 16, San Roke eguna.
- 11:00. Txosna ireki.
- 12:00. Kankinkabara txistu taldearen kalejira.
- 12:30. Umeentzako tailerrak.
- 13:00. Bingo (Talako lokalaren aurrean).
- 14:00. Arrekatxutxa Trikitixa taldearen kalejira.
- 14:30-16:00. Mariatxia.
- 16:00. Umeentzako jolasak.
- 16:00. Briska txapelketa. Izena aurretik eman beharko da: 11:00etatik 14:00ak arte, 8 bikote gehienez.
- 18:00. Galea taldearekin dantzaldia.
- 19:00. Otzararen zozketa.