San Pedro jaiak (Bermeo, Elantxobe, Lumo eta Mundaka)
Bermeo, Elantxobe, Lumo eta Mundaka. San Pedro jaiak ospatuko dituzte asteburuan Bermeon, Elantxoben eta Mundakan. Herriko jai nagusiak dira Elantxobekoak eta Mundakakoak, eta, ekainaren 29an, 30ean eta uztailaren 1ean ospatuko dituzte bietan. Egun berberetan murgilduko dira jai giroan Lumon. Bermeon, aldiz, ekainaren 29a, San Pedro eguna izango dute festa eguna.