San Martin jaiak (Bermeo)
Bermeo. San Martin auzoko jaiak iaz berreskuratu ostean, aurten ere egitarau borobila prestatu dute barikutik domekara bitartean gozatzeko.
Azaroak 14, barikua.
17:30. Umeentzako txokolatea eta bizkotxoak txosnan.
17:30etik aurrera. Buruhandiak txosna inguruan eta piñata.
18:00. Maguren eskutik musika txosnan.
19:00. Txupinazoa eta argazki erakusketaren aurkezpena.
19:30-21:00. Salsa ekitaldia Dantzaz Blai taldearen eskutik.
20:00. Kanta Kanta Loruen kalejira.
21:00-00:00. Argitu erromeria.
Ondoren. Kinky Nylonen kontzertua.
Azaroak 15, zapatua.
Goizean zehar. Taloa salgai txosna ondoan.
10:30. San Marton lasterketa solidarioko dortsalak salgai.
11:00. San Marton lasterketa solidarioa.
12:00-13:00. Mariachi Dominguez.
13:00. Arrekatxutxa taldearekin triki-poteoa.
17:00-18:00. Sci Vi Fit Entrenamendu Funtzionalaren eskutik, erakustaldia.
17:00etatik aurrera. Umeentzako tailerrak eta jolasak 3 guneetan.
18:00-21:00. Orkestra Elektrotuna.
20:30. Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko futbol partida ikusgai, txosnan.
21:30-23:30. Radio Guerrillaren kontzertua.
Ondoren. DJ Jaikide.
Azaroak 16, domeka.
10:00. Txosna ireki.
10:00-13:00. Eskubaloia kalean, Urdaibai Eskubaloi Taldearen eskutik.
11:00-13:00. Herri kirolak, txosnan.
13:00-14:00. Alabatxi Aurrera taldearen eskutik musika saioa.
12:30. Umeentzako MTB lasterketarako dortsalen banaketa.
13:00-15:00. Orkatzeta elkartearen eskutik umeentzako MTB lasterketa.
14:00-15:00. Mahai-ingurua: ‘San Martin lehen eta orain; auzoko bizipenak’.
Ondoren. Zozketak, herriko hainbat komentzioren kolaborazioagaz.
Gero. Jai amaiera, bertsoekin.