Robotika kanpusa (Bermeo)
Bermeo. Bermeoko Udalak eta Bermeoko GIZek iru eguneko robotika tailerra prestatu dute Aste Santurako. Tailerra apirilaren 3, 4 eta 5ean izango da, 10:00etatik 13:00etara, Gaztelekuan.
12 eta 18 urte bitarteko gazteei zuzendutako tailerra da, eta interesa dutenek aurretik izena eman beharko dute formularioa betez, plaza mugatuak daudelako. Izena emateko epea martxoaren 18 da, eta tailerra dohakoa bada ere, 2 euroko fidantza ordaindu beharko da.