Poda ikastaroa (Ea)
Ea. Poda ikastaroa emango dute abenduaren 26an (saio teorikoa) eta 29an (saio praktikoa) Natxituko Bolatokian. Saio teorikoa goizez izango da, eta praktikoa arratsaldez. Doako ikastaroa bada ere, izena ematea beharrezkoa da, 625 70 52 02 telefonora deitua edo kultura.ea@bizkaia.org helbidearen bitartez. Izen emateko epea abenduaren 17an (astelehena) amaitzen da. Ordutegi zehatza konfirmatzeke dago.