Plenopausiari buruzko tailer teoriko-praktikoa (Bermeo)
Bermeo. Plenopausiari buruzko tailer teoriko-praktikoa, Ana Valles trebatzaileagaz, maiatzaren 29an (barikua), 17:30etik 19:30era, Gizarte eta Kultura Etxean. Esperientziak partekatzeko errespetuzko gunea izango da 40-55 urte bitarteko emakumeei zuzendua.
Tailer honetan klimaterioa sakonago ezagutuko dute, haren mugak eta aukerak aztertuz. Halaber, ezinegona eragin dezaketen emozioak kudeatzeko estrategiak landuko dituzte, eta haurdunalditik haratagoko sexualitatea jorratuko dute, etapa hori modu osasungarriagoan bizitzeko.
Ezinbestekoa da izena ematea: berdintasuna@bermeo.eus / 688 63 84 49