'Pantailak euskaraz' hitzaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. ‘Pantailak euskaraz: Ezinbesteko erronka’ hitzaldia eskainiko dute maiatzaren 12an (barikua), 19:00etan, Astran.
Ostean, 20:00etan, zinema proiekzioa eskainiko dute.
Euskal Herrian Euskaraz eta Mobiduk prestatu dute hitzaldia, eta zehaztu dutenez, Pantailak Euskaraz elkartekoek herritarrek ikus-entzunezkoak euren hizkuntzan jasotzeko duten eskubideari buruz ariko dira, baita erakundeek hori bermatzeko duten betebeharrari buruz ere.