Ostalari eta Monitoreen Jardunaldiak (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Busturialdeko Langile Autodefentsa Sareak eta Gazte Kontseilu Sozialistak antolatuta, Ostalari eta Monitoreen Jardunaldiak, ekainaren 29an (eguena), Pasealekuko arkupeetako lokalean.
Sektore horietako langileen lan baldintzei buruz arituko dira, horien eskubideak zeintzuk diren lantzeko eta bizipenak partekatzeko tartea izanez. Horrekin batera, lan eta bizi baldintzen aldeko borrokaz jardungo dute, gaur egungo aukerez eta erronkez hausnartuz.
Ostalari eta Monitorren Jardunaldiak:
- 17:30. Zer lan eskubide dago ostalaritzan? eta Zer lan eskubide dago monitoretzan? tailerrak eta Langileon esperientziak solasaldiak.
- 19:00. Lan eta bizi baldintzen aldeko borroka hitzaldia.