'Osasun egoki bat izateko 5 oinarriak' (Ajangiz)
Ajangiz. Osasun egoki bat izateko 5 oinarriak jardunaldiak.
Ongizate fisiko eta psikoemozional oso bat mantentzeko eta egunerokotasunean erabiltzeko osasunaren bost oinarrien kudeaketari zuzendutako erramintak eskainiko dituzte jardunaldi teoriko-praktiko honetan.
Aditu hauek emango dute ikastaroa: Amalia Holguin (sukaldaria eta elikadura aholkularia), Mireia Domingo (psikoterapeuta) eta Eli Ruiz (yoga eta meditazio irakaslea).
Saioak (11:00-12:30):
- Urriak 1, zapatua. Arnasketa egokia.
- Urriak 16, domeka. Elikadura egokia.
- Urriak 29, zapatua. Ariketa fisiko egokia.
- Azaroak 5, domeka. Atseden egokia.
- Azaroak 19, zapatua. Pentsamendu egokia.