'Oporretako tailerrak' Euskal Herria Museoan: ekainak 27, 28, 29 eta 30 eta uztailak 4, 5, 6 eta 7 (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Oporretako tailerrak Euskal Herria Museoan: ekainaren 27an, 28an, 29an eta 30ean eta uztailaren 4an, 5ean, 6an eta 7an.
Ordutegia: 11:00 – 13:00.
Prezioa: eguneko euro 1.
Adin tartea: 5 – 10 urte bitartean.
Erreserbak: ekainak 2ko goizeko 10:30etatik aurrera e-mail bidez: euskalherriamuseoa@bizkaia.eus (Norbere seme-alabak bakarrik apuntatu ahal izango dira).
Info: Euskal Herriko historiako hainbat gai landuko dituzte, bai tailerretan eta baita jolasen bidez ere. Gainera, museoko lorategia erabiliko dute jolaserako zein bertan aurkitu daitezkeen material naturalak bildu eta tailerretan erabiltzeko.