Ontziekin argazki kamerak egiteko lantegia (Ea)
Ontziekin argazki kamerak egiteko lantegia egingo dute Eako Eskolondo kultur etxean, abuztuaren 3a. 8 urtetik gorako umeek zein helduek parte hartu ahalko dute eta honako ordutegia izango du tailerrak: 10:30-13:30 eta 15:30-18:30.
Parte hartzeko 10 euro ordaindu behar dira, eta metalezko ontzi tapaduna eroateko eskatu dute.