Odola emateko autobusa (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Odola emateko hiru aukera egongo dira Gernika-Lumon abenduan. Autobusa abenduaren 1ean (astelehena), abenduaren 9an (martitzena) eta abenduaren 13an (zapatua) egongo da udalerrian.
Abenduaren lehenengo eta bederatzigarren egunean, 09:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara arteko ordutegia izango du, eta abenduaren 13an, aldiz, 09:30etik 14:00etara bitartekoa.