'Nortasun agiria' antzerkia (Bermeo)
Bermeo. Zuhaitz Gurrutxaga elgoibartarrak bere bakarkako hirugarren lana aurkeztuko du Bermeon, urtarrilaren 30ean, 20:00etan, Nestor Basterretxea aretoan: Nortasun Agiria.
Sarrerak Gizarte eta Kultura Etxean eta Bermeoko Udalaren webgunean daude salgai, 12 eurotan. Aurrekoetan egin legez, bizipen pertsonaletan oinarritutako antzerkia eskainiko du Gurrutxagak. Besteak beste, bikote hausturak sortutako minaz, euskaldun ona izatera iristearen zailtasunez eta Nahasmendu Obsesibo Konpultsiboa izateak sexu harremanetan eragin ditzakeen buruhaustez mintzatuko da.