NI HIL eta Zakur, Kult Parnasoan (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. NI HIL eta Zakur, maiatzaren 23an (zapatua), 22:00etan, Kult Parnasoan. Sarrera: 10 euro.
Informazioa:
Zakur (Gasteiz) bere klarinete baxua eta efektu-pedalak erabiltzen ditu drone atmosferikoak sortzeko, batzuetan lasai eta etereo, beste batzuetan Dark Ambient-etik hurbil.
NI HIL boskote gasteiztarra, gure eszenako talde opaku eta lurpekoenetako bat, ilunpetatik irtetzeko prest dago bere lehen diskoaren berehalako edizioarekin. Ziur aski, folkaren, post-metalaren eta blacker garrasi hotzen ikuspegi pasional, bihurri eta zeharkakoa islatuko duen soinu tramankulua. Zeharkaldi primitibo eta erraietakoa, proposamen garaikideenen indar guztiarekin entzuten dena, bere heriotza ukatzen duen mundu gaixo eta krudel baten alabak.