'Nevenka' antzerkia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Histrion teatro antzerki konpainiaren Nevenka ikuskizuna taularatuko dute azaroaren 29an (zapatua), 20:00etan, Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian.
2001ean, Espainian lehen aldiz, emakume batek epaiketa bat irabazi zuen politikari bati sexu-jazarpenaren delitua egotzita. Nevenka Fernandezek lehen aldiz jarri zuen alkate bat akusatuen aulkian, eta #MeTooren lehen kasua izan zen. Epaitegiek arrazoia eman zioten, baina publikoki estigmatizatu egin zuten. Gaur egun, kasu honek zentzu horretan eman diren aurrerapenak adierazteko balio du, baina baita zauriak erakusteko ere.