Nekazaritzako Politika Bateratu berria azaltzeko hitzaldia (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Nekazaritzako Politika Bateratu berria azaltzeko hitzaldia, azaroaren 10ean (eguena), 16:00etan, Elai Alai aretoan.
Datozen urteetan indarrean egongo den Nekazaritzako Politika Bateratu berria dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak politika horiek azaltzeko eta diru laguntzak nola eskatu ahalko diren jakinarazteko informazio bilerak egingo ditu hainbat herritan, eta horiek lehen sektoreko profesionalei zuzenduta daudela esan dute. «Jasotako laguntzak eskuratzeko eskaerei eta konpromisoei buruzko azalpenak emango dira bileretan».