Neguko ordutegiaren hasiera, Santimamiñen (Kortezubi)
Kortezubi. Urriaren 15ean hasi eta apirilaren 14ra arte neguko ordutegia izango dute Santimamiñen, eta, beraz, bisitak martitzenetik domekara izango dira, goizez. Informazio puntua ere egunero egongo da zabalik, 09:30etik 15:30era.
Beti bezala, aldez aurretik erreserba egin behar da Santimamiñeko gune arkeologikoa bisitatu ahal izateko: 94-465 16 57 / santimamine@bizkaia.eus