Musika klasikoa (Ea)
Ea. Musikeneko hiru ikaslek kontzertua emango dute udal aretoan, 19:30etik aurrera. Miguel Ayerra klarinetean, Jesus Cuesta biolontxeloan eta Ander Marzana pianoan ariko dira, eta saioagaz hasteko bakarlari gisa arituko dira Bach eta Stravinski bezalako musikagile ospetsuen piezak jotzen. Ondoren, hirukote gisa joko dute Cuesta espainiarrak, Ayerra nafarrak eta Marzana kataluniarrak. Hirukote gisa Beethoven eta Brahmsen piezak eskainiko dituzte.