Gernika-Lumo. Museoen Gaua, maiatzaren 31n (zapatua), Euskal Herria Museoan. Euskal Herriko gastronomian jarriko dute arreta, elikagaien inguruko ekintzak antolatuz. Horrez gain, egun berezi horretan museoak ateak gauerarte zabalduko ditu jai-giroan.
- Familia-tailerra (16:30). Pintxoak egingo dituzte, euskal elikagaiak dastatuz.
- Bisita gidatua (18:00). Inauguratu berri duten Gamazadaren erakusketaren inguruko bisita gidatua Euskal Herriko historiaren ezinbesteko atal bat ezagutzeko aukera paregabea izango da (bisita gaztelaniaz izango da).
- Dastaketa (19:30). Hainbat txakolin motaren dastaketa.
- Prezioa: 15 euro
- Erreserbak, soilik telefonoz: 94-625 54 51.