Miranda de Ebroko kontzentrazio esparruari buruzko hitzaldia (Gernika-Lumo)

Gernika-Lumo. Gernika-Lumoko Pipergorri Kultur Elkarteak Gernikako Gerra-Presoen Ospitale Militarrean 1938etik 1940 artean hil ziren 269 presoak omentzeko, ospitalea zarratu zeneko 85. urteurrena gogoratzeko eta memoria historikoa zabaltzeko ekitaldiak prestatu ditu. Ekitaldi nagusia maiatzaren 31n (zapatua) Zalloko hilerrian egingo duten ekitaldia izango bada ere, aurretik ere beste bi hitzordu zehaztu dituzte: Mirandako kontzentrazio esparruari buruzko hitzaldia maiatzaren 29an (eguena), eta Zornotzako emakumeen kartzelari buruzko dokumentala maiatzaren 30ean (barikua).
18:30-20:00. Eduardo Garcia Nietoren hitzaldia, kultur etxean: Memoria anitza: Miranda de Ebroko Kontzentrazio esparruaren ahazturaren ganean eregi (1937-1947).
Maiatzak 30, barikua
20:00. Oier Plazaren Ikusezinak dokumentalaren proiekzioa, Lizeo Antzokian.
Maiatzak 31, zapatua
11:30. Gernikako ospitale militarreko presoei 269 in memoriam omenaldia, Zalloko hilerrian.