Mari Sorginegaz, Irakur-Jolas txokoa liburutegian (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Mari Sorginegaz, Irakur-Jolas txokoa liburutegian batuko dira, azaroaren 24an (barikua), Gernika-Lumoko liburutegian.
Irakurketa klubetako proposamena gurasoak eta haurrak elkarrekin liburutegira etortzea da, Euskal Haur Literatura abiapuntu harturik, dinamizatzaile batek zuzendutako irakurketa saioetan parte hartzeko. Saio hauen helburua bikoitza da, alde batetik, gozatzeko une bat sortzen da, ipuin, kantu, olerki eta hitz jolasekin heldu eta haurrek ondo pasatu dezaten. Bestetik, gurasoen prestakuntza bilatzen da. Horretarako, euskal haur literaturako baliabideak erakusten dira, eta kontatzeko moduak azaltzen. Azken batean, helduek seme-alabakin literatura modu autonomoan lantzeko gai senti daitezen nahi da.