'Mari errauskin' antzerkia (Gernika-Lumo)
Glu Glu konpainiaren Mari errauskin antzerkia urriaren 6an (domeka), 17:00etan, Lizeo antzokian. Sarrera: 5 euro / Laguna Txartelagaz 3,75 euro.
Glu Gluk antzerkirako ipuin klasikoen moldaketetan aurrera pausoa eman nahi dugu. Oraingo honetan klasikoetan klasikoa den Mari Errauskin ekarriko dugu oholtzara. Beti bezala, komeria sortuz, kantuan eta dantzan, jolas etengabean. Oraingoan, berriz, printzesen ipuinari buelta eman nahi diogu.
Norak urteurren eguna ospatzeko sekulako festa antolatu du. Nora eta bere lagunak primeran pasatzen ari dira festara Lys iritsi arte; gelako liderra eta neskato harroputza.
Lysek festako dena gaitzetsiko du: jana eta edana, dekorazioa eta Norak jasotako opari guztiak, zapata berriak bereziki. Inbidia baitu, berak ere halako zapatak nahi lituzkeelako izan.
Egilea: Galder Perez
Zuzendaria: Maitane Zalduegi Viar
Zuzendari laguntzailea: Ugaitz Alegria
Aktoreak: Itxaso Quintana, Iñaki Maruri // Ugaitz Alegria
Jon Casamayor, Andrea Covadonga, Sara Barroeta