'Mamuak ezagutzera joan zen umea' antzezlana (Bermeo)
Bermeo. Mamuak ezagutzera joan zen umea antzezlana, apirilaren 4an (barikua), 18:00etan, Nestor Basterrtexea aretoan. Sarrera: 5 euro (salgai martxoaren 24tik aurrera).
Sinopsia: Egun gogorra suertatu da Malda eta Zorrotzek lan egiten duten almazenean: aurkitu beharreko erlikia galdu bat, konpontzeko dagoen musika-tresna eta, hori gutxi ez balitz, istripu baten ondorioz objektu guztiek bizia hartu dute ustekabeak sorraraziz… eta bakoitzaren mamuak esnatuz. Txontxongiloak, zuzeneko musika eta antzerkia batzen dituen ausartentzako abentura.