Mahasti Artean jaialdia (Morga)
Morga. Mahasti Artean jaialdiaren seigarren aldia ospatuko dute Morgako Talleri Berria upategian, irailaren 5etik 7ra bitartean. Eta, arten ere, zuzeneko musika, mahasti arteko ibilaldiak, aire zabaleko yoga eta txakolina uztartuko duen egitaraua aurkeztu dute jaialdia antolatzen duten Bizkaiko Txakolina jatorrizko deiturak eta Urremendi Landa Garapenerako Elkarteak.
Egitaraua
Irailak 5, barikua.
19:00-21:30. Tu-Tum, Platz! komedia eta txakolin saioa Jon Plazaola aktore eta umoristarekin. Bakarrizketa berri batekin itzuliko da eszenatokietara Plazaola, eta bertaratzen direnek Bizkaiko lau txakolinen eta Idiazabal gaztaren dastaketaz gozatuko dute.
Irailak 6, zapatua.
11:30-14:00. Mahasti Yoga. Yoga jardunbidea Nerea Izurietarekin, paisaia eta mahasti bikainari begira. Saioaren ondoren, Bizkaiko lau txakolinen dastaketa eskainiko da, eskualdeko produktuekin egindako Urdaibaiko Esentziak lau pintxorekin uztartuta.
19:00-22:00. Mahasti Musika. Musika, txakolina eta mahasti magikoa ilunabarrean. Mikosis eta Belako taldeen kontzertuak eta Bizkaiko lau txakolinen eta Idiazabal gaztaren dastaketa.
Irailak 7, domeka.
12:30-14:30. Mahasti Gourmet. Mahastia eta upategia bisitatu ondoren, lau txakolin dastatuko dira Urdaibaiko Esentziak lau pintxorekin, Urdaibaiko produktuez eta gastronomiaz gozatzeko. Guztia DJ Txuck Turnerren musika saioarekin harmonizatuta.