'Lurrak behar gaitu' tailerra (Ajangiz)
Argazkia: Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea. Ajangiz. Abenduaren 26tik 29ra bitartean, Lurrak behar gaitu programa egingo dute Ajangizko kultur etxean, 09:30etik 13:30era bitartean.
Kutsadurak eragindako klima aldaketa da gaur egungo ingurumen arazo larrienetako bat. Ekaitz handiak, lehorteak eta beste fenomeno atmosferiko batzuk eragiten ditu, batez ere herrialde pobreenetan, eta ondorioz, milaka pertsonak euren jatorrizko lurraldeetatik alde egin behar izaten dute, herrialde horietan ez baitute etorkizunik. Hala, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Lurrak behar gaitu programa antolatu du eskualdeko haurrak klima aldaketak eragindako migrazio mugimenduei buruz sentsibilizatzeko.
“Lurrak behar gaituelako”