'Loti ederrak' familia ikuskizuna (Gernika-Lumo)
Gernika-Lumo. Loti ederrak familientzako ikuskizuna eskainiko du Glu Glu Producciones taldeak, otsailaren 25ean (domeka), 12:30ean.
Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte, eta ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatu dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabotza. Inposatutako edertasun-estereotipoekin haustea dugu xede antzerkiak. “Hautaketa honek, kontraesana eman lezake, eta, bada”, diote.
Izan ere, horretara jokatu nahi izan dute, ipuinari buelta eman gura diote: “Loti ederrak maitagarrien ipuin baten bertsioa da, zer eta haurrek bertsio izateari utz diezaioten, nola egiazkoak eta benetakoak izan daitezen. Maitagarriak izateari uzteko, benetako pertsonak izateko, argazkien filtroen eta sare sozialen mende egoteari utzi behar zaio. Horrela, norberak bere barreneko edertasuna aurkituko du, benetakotasuna eta inguruarekiko errealitatea”.