Liztor Asiatikoa murrizteko kanpaina (Ea)
Ea. Inaxio Gonzaloren eskutik, liztor asiatikoa murrizteko kanpaina, otsailaren 24an (zapatua), 11:00etan, Eskolondon. Tranpak egiteko tailerra eskainiko du, eta parte-hartzaileei eskatu diete ur botila hutsak edo kristalezko ontziak eroateko. “Liztor Asiatikoaren erruz erleen kopurua nabarmen gutxitzen ari da. Erleek funtsezko zeregina dute gure ekosisteman, egunero kontsumitzen ditugun elikagaien %75 baino gehiago beraien polinizazioari esker da”, azaldu dute.
Bigarren urtez egingo dute, eta, aurten, Haizeder Eskolak ere parte hartuko du; barikuan erleen garrantziaz eta liztor asiatikoaren mehatxuari buruzko klase berezi bat izango dute.